Aste honetan, Aldalanek STAR Girls ekimeneko mentoreen lehen topaketak abiaraziko ditu. Europako proiektu honen helburua neska gazteak energia berriztagarrien, jasangarritasunaren eta STEM lanbideen esparruetara hurbiltzea da.

Proiektuak erreferente diren emakumeen sare bat sortu eta sendotu nahi du, haien esperientziak parteka ditzaten, bokazio berriak inspiratu ditzaten eta etorkizuneko belaunaldiei lagun diezaieten trantsizio ekologikorako estrategikoak diren sektoreekin lotutako aukera akademiko eta profesionalak ezagutzen eta aztertzen.

Lehen topaketa hauek mentoreen komunitatea indartzeko eta STAR Girls metodologian sakontzeko balioko dute. Era berean, gazteei haien prestakuntza eta lanibilbideak eraikitzen laguntzeko modu berriak identifikatzea ahalbidetuko dute.

Saio hauen helburu nagusien artean honako hauek daude:

  • Parte-hartzaileen arteko elkar ezagutza sustatzea eta lankidetza-sare bat eratzea.
  • STAR Girls proiektuaren metodologia aurkeztea.
  • Jasangarritasunarekin eta energia berriztagarriekin lotutako sektoreetan dauden prestakuntza, enplegu eta garapen profesionaleko aukerak gazte gehiagok ezagutu dezaten, nola lagundu ahal den aztertzea.
  • Hautatutako mentoreen parte-hartzea prestatzea Herbehereetan egingo den prestakuntza topaketa batean. Bertan, Europako mentoreen sarearekin batera lan egingo dute proiektuaren metodologian sakontzeko.

Aldalanetik eskerrak eman nahi dizkiegu dagoeneko ekimen honekin bat egin duten profesional guztiei eta azpimarratu nahi dugu zein garrantzitsua den erreferentziazko eta laguntzarako espazioak sortzea, etorkizun jasangarri baterako funtsezkoak diren arloetan emakumeen talentua sustatzen laguntzeko.