Gaz Bilbok II. Mugikortasun Azoka hartuko du Txakurtegian: prestakuntza, boluntariotza eta enplegua atzerrian
Gaz Bilboko Mugikortasun Azokak atzerrian ikasteko eta lan egiteko aukerak hurbiltzen ditu; hainbat beka, programa eta baliabide.
Gazteak Euskaditik kanpo dauden enplegu, boluntariotza eta prestakuntzaren inguruko aukerei buruz informatzea du helburu.
Jardunaldiak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era izango dira hilaren 20an eta 10:00etatik 14:00etara 21ean, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak eta bekak dituzten erakundeak izango dira bertan.
Aldalanetik atzerrian lana bilatzeko tailerra emango dugu, bertaratutakoentzat tresnak eta aholku praktikoak barne izanda.