Igorreko 30 pertsona baino gehiago hurbildu dira 3R Toki Enplegua programa ezagutzera. Igorreko Udalak abian jarritako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak %100ean finantzatutakoa.

Lanbiden izena emanda dauden eta Igorren erroldatuta dauden 20 langabek laguntza aktiboa izateko aukera bat da.

Banakako lan-orientazio berria, oinarrizko gaitasun digitalei buruzko prestakuntza, lan-aktibazioa eta berriro laneratzeko ekintzak irailaren 30etik abenduaren 30era Igorreko Kultur Etxean.

Programa hau martxan jartzen den 3. urtea da, aldez aurretik merkatuaren azterketa sendoa eta Beharbide proiektutik herritarrentzako orientazio eta laguntza prozesuetan eskarmentu handia duena. Igorren 10 urte baino gehiago daramatza indarrean, herriko enplegua eta lan hobekuntza sustatzeko.