Ostiral honetan, ekainaren 19an, AKTIBA RURAL-20 programaren amaierako jardunaldia egingo da. Topaketa honek Arratia eta Enkarterri eskualdeetan garatutako lehen esperientziari amaiera emango dio, hainbat hilabetetako lanaren, ikaskuntzaren eta lurraldearekiko loturaren ondoren.
Jardunaldian parte hartuko dute proiektua sustatu eta finantzatu duten erakundeek, programako parte-hartzaileek, enplegu eta ekintzailetza arloko eragileek, tokiko garapeneko erakundeek eta ekintzailetza ulertzeko modu berritzaile baten alde lanean ari diren profesionalek.
Goiz osoan zehar, programaren baitan sortutako esperientziak, proiektuak eta ideiak ezagutzeko aukera izango da. Era berean, lurraldean errotutako enplegu eta ekintzailetza aukerak sustatuko dituen lankidetza-sarea indartzen jarraitzeko gune bat izango da.
Topaketak, gainera, pertsonengan, lankidetzan eta tokiko garapenean oinarritutako ekintzailetza-eredu bat ezagutarazteko balioko du, ingurunea eraldatzeko gaitasuna duten ekimenen balioa nabarmenduz.
Jardunaldia ekainaren 19an izango da, 09:30etik 13:00etara, Bilboko San Mameseko El Encuentro aretoan.
AKTIBA RURAL-20 ASLEk gidatutako proiektua da, Aldalanen lankidetzarekin garatua, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak %100ean finantzatua.