Azaroaren 7an LemoanLan-en emaitzen jardunaldia eta kalitatezko enpleguaren aldeko hurrengo pausoak ospatu genituen Lemoan.

Ekitaldi honek irekiera instituzionala izango du eta herrian kalitatezko enplegua sortzeko LemoanLan programaren barruan egindako ibilbidea aurkeztuko da.

LemoanLan Lemoako enplegu-proiektua da, Lemoako Udalak % 100ean finantzatua eta Aldalanek martxan jarria.

Ekimen hau diagnostiko sakon batekin hasi zen: inguruko enpresena, langabezian eta lan-hobekuntzan dauden Lemoako pertsonena eta Bizkaiko enplegu, prestakuntza eta gizarte ekosistemarekiko sinergien maparena.

Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko ekintzak eta programak dituen bidea.

Ibilbide horri esker, digitalizazioa eta birkualifikazioa hobetu ahal izan dira, eta lehenengo helburua lortu da: kalitatezko enpleguak ahalbidetzea.

Jardunaldi honetan lortutako emaitzak aurkeztuko ditugu, enpresa eta pertsona parte-hartzaileekin hitz egingo dugu eta publikoarekin bat egingo dugu LemoanLan 2025 marrazteko.