Bilbokoganberak 40 enpresa inguru bildu ditu Bizkaian belaunaldi-erreleboak aurreikusi eta berritzeko jardunaldian
Joan den ekainaren 30ean, Bilbokoganberak “Bizkaian belaunaldi-errelebo onak aurreikusten, berritzen eta sendotzen” izeneko jardunaldia hartu zuen. Topaketa honek Generalan eta Relevo Abierto proiektuei amaiera eman zien. Bi ekimen horiek lurraldeko enpresei belaunaldi-erreleboaren prozesuei aurre egiten laguntzeko sortu dira, enplegu egonkor eta kalitatezkoaren ikuspegitik. Jardunaldiak 40 enpresa ingururen, enpresa-elkarteetako ordezkarien eta hainbat sektoretako erakunde laguntzaileen parte-hartzea