ΝΕΟΣ, konexioa gazteen eta sektore industrial eta teknologikoko profesionalen artean
Azken hilabeteetan Bizkaian industria, ingeniaritza eta teknologiako gazte profesionalen arteko lotura indartzea helburu duen ekimena garatu da. Proiektuaren xedea lan onaren kontzeptuari buruz hausnartzea eta ibilbide profesional sendoak eraikitzeko lehen urratsetan laguntzea izan da. Egitasmoak "Colegio Oficial de Ingeniería Industrial de Bizkaia" (COIIB)-ren parte-hartze aktiboa izan du, baita Aldalan aholkularitzarena eta lurraldeko hainbat enpresarena ere;