Enpleguaren kalitateari buruzko hausnarketa Bizkaian: IKERFELen ikerlanaren aurkezpena
Gaur goizean, Nadia Maestro, Aldalan-eko zuzendaria, CEBEK – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sailak antolatutako jardunaldian izan da. Bertan aurkeztu da IKERFELek egindako “Enpleguaren Kalitatearen Pertzepzioari buruzko Ikerlana Bizkaian”. Topaketaren helburua izan da sakon aztertzea zer ulertzen dugun enpleguaren kalitatea dela eta nola ikusten duten hori Bizkaiko herritarrek.