Bizkaiko Enplegurako Sarearen topaketa berria
Bizkaiko Enplegurako Sareak topaketa berri bat egingo du datorren ekainaren 16an, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatuta. Jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da, Barakaldon, eta enpleguaren arloko eragileak, erakundeak eta profesionalak bilduko ditu ebaluazioak berrikuntzan eta politika publikoen hobekuntzan duen zeregina aztertzeko. “Ebaluazioa berrikuntzarako tresna gisa” izenburupean, jardunaldiak ebaluazioaren balioa