Lan-merkatutik etorkizunari aurrea hartzeko gai den enplegu-ekosistemara
Deustuko Unibertsitateak “Europako aurreikuspen politikak enpleguan” jardunaldia hartu zuen. Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko Bizkaiko Foru Aldundiaren sailak antolatutako topaketa izan zen, eta enplegu-politikek gizarte, ekonomia eta lan arloko eraldaketei aurrea hartzeko duten gaitasuna izan zuen ardatz. Jardunaldian azpimarratutako ideia nagusietako bat lan-merkatuaren bilakaera behatzetik enplegu-ekosistema bat eraikitzera igaro beharra izan zen, ezagutzan, lankidetzan eta