Gazteen enplegua, aukerei begiratzea, mundu berri batean pasioa eta betetasuna, adimen emozionalaren eskutik adimen artifizial eta talentuaren sorkuntza eta zaintza izan dira UPV/EHUren 3R Gaztea programaren aurkezpenaren erdiguneak.
UPV/EHUk kalitatezko prestakuntzaren, orientazio zerbitzuaren eta lan bitartekaritzaren esparruan kokatzen du ekimen hau.
Aurreko edizioetan ere arrakasta kasuak izan dira, eta 3R Gaztea enplegua laguntza aktiboa eta pertsonalizatua emateko eta pertsona bakoitzak dituen gaitasunen eta ahalmenen aniztasuna hedatzeko tresna izatea lortu da.
Pertsona gazte eta kualifikatuei inguru desegonkor batean enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzen laguntzea eta enpresen eskaerak pertsonen gaitasunetara eta jarreretara egokitzea da edizio berri honen erronka. Gaur, gazteen esku-hartzeek, iruzkinek eta galderek gogoa eta adimen ugari erakutsi dute.
Ez gaude une erraz batean, baina bai aldatzeko eta norberak nahi duen lekurantz bideratzeko aukerekin, ahalegin eta asmo handien bitartez. Gazteek lan egingo dute, ziur aski, oraindik ez dauden lanpostuetan eta orainaldi eta etorkizun kohesionatu baterako motorrak izango dira!
Programan parte hartzen duten pertsona guztiek disfrutatu dezatela esan beharra dago, baliabide, kontaktu eta ideia bakoitza aprobetxatuz, haien bide profesional berria has dezaten!