700-750 curriculum inguru jaso ebezan martiaren 20 ana Igorren egindako Enplegu Azokan Aldalan kontsultoriakoak. Izan be, bataz beste pertsona bakotxak lauzpabost curriculum itxi ebazan azokan. Beste 100 pertsona inguruk, curriculuma itxi ez, baina lan eskaintzak ikusi eta intereseko eskeintzai argazkian atera eutseezan.

Enplegu tailerrai jagokienean, 80 pertsonak emon eben izena, eta interes handiena sortu ebana berkolokazino tailerra izan zan.Tailer hau, 35 urtetik gorakoai beharra topatzen lagunduteko eskeintzen da. Ekimen honeek guztiak Igorreko Udalaren Beharbide proiektuaren barruan dagoz eta Aldalan konsultoriak ipini ditu martxan.

http://www.begitu.org/publicaciones/2014331172434%20-%20Aprila%20I%20Begitu%20internet.pdf