Aldalan

Lan orientazioko eta enpleguko aholkularitza

2004an sortu zen Aldalan, lan orientazioko eta enpleguko aholkularitza enpresa gisa.

Osagai berritzailea duten enpresei zuzendutako Beaz Bizkaiaren Sustatu Ebit programan sartu ondoren, enplegagarritasunerako proiektuak diseinatzen eta abian jartzen hasten da.

2004tik erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan dihardugu (Foru Aldundia, Lanbide, Udalak, Behargintzak, Tokiko Garapen Agentziak, Merkataritza Ganberak, Klusterrak, Eskola Ofizialak, Unibertsitateak, Elkarteak…) kalitatezko enplegua sortzen duten ekimenak definitzen eta bizkortzen. Tratatu beharreko kolektiboaren eta ekintzak garatuko diren sare ekonomiko eta sozialaren beharren araberako proiektuak egiten.

Horrez gain, birkokatzeko programak sustatzen ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan banakako eta taldekako irtetze-prozesuak egiteko eta lana edo lan hobekuntza nahi duten pertsonei banakako laguntzak emateko.

Balioak eta helburuak

Gure balio bereizgarria neurrira egindako enplegagarritasunerako proiektuak dira: zerbitzua bezeroarekin batera diseinatzetik, memoria teknikoen prestakuntza, lan merkatuaren ikerketa, abian jarri arte; parte-hartzaileen hautaketa; pertsonak, erakundeak, enpresak, definitutako ekintzen bizkorketa, helburuak betetzen diren begiratu eta ebaluatu arte.

Horretarako, teknologia berriena daukagu, erakundean bertan sortutako metodologia, eta diziplina anitzeko talde bat formakuntza solidoa eta esperientzia profesionala duena orientazio eta enplegu arloan.

Urte hauetan enpleguari eta haren bilakaerari buruzko ezagutza handia eskuratu dugu, lurraldean espezializatuta, aliantza ugari sortu eta finkatu ditugu erakunde publiko eta pribatuekin, zerbitzuak bateratzea, prozesuak azkartzea eta optimizatzea, eta helburuak lortzea ahalbidetu digutenak.

Berrikuntza, kohesioa, ODS, trantsizio hirukoitza, gure ekimen bakoitzean agerian dauden balioak dira.