Enpleguaren zerbitzuetara jarritako taldea.
Lan orientazioan, enpleguan eta birkokaketan adituak.
Orientazio eta enplegu zerbitzuetan kualifikatutako profesionalak
Orientazioan eta enpleguan aditua den taldea, bezeroari eta emaitzei emana.
Enpresak sortutako enplegagarritasunerako metodologian prestakuntza.
Ezagutza, gaitasun eta esperientzia aukera zabala eta askotarikoa; guztiak batuta, talentua eta lehiakortasuna ematen diotenak konpainiari eta enplegagarritasuna bezeroei.
Gure taldean parte hartu nahi izanez gero, zure CV-a bidali rrhh@aldalan.com helbidera, haitatu nahi duzun lanposturi erreferentzia eginez:
Ref. Prospekzioa eta lan orientazioa
Ref. Enpleguan eta trebetasunetan formakuntza
Ref. Proiektuen eta ingurumenaren kudeaketa
Ref. Osasuna eta ongizatea erakundeetan
Ref. Administrazioa
Baloratzeko: lan postu hutsean esperientzia eta euskera meperatzea.
Enpleguaren sorkuntzara bideratuta.
Lan orientazioan, enpleguan eta birkokatze profesionalean aditua den taldea, karrera profesionalak garatzera eta enplegagarritasunerako eta lehiakortasunerako helburuak lortzeko laguntza aktibo eta pertsonalizatua ematera bideratua.
Abian jarritako proiektu bakoitzari talde bat ezartzen zaio, hainbat profesionalez osatua: administrariak, teknikariak, aholkulariak, eta liderra, helburuen lorpena koordinatzen duena eta bezeroarekin etengabe kontaktuan dagoena.
Gainera, Aldalanek ikerketaren, teknologia berrien eta suspertzen ari diren sektore estrategikoetako profesionalak ditu, aukera profesional berriak eta eragin soziala duen garapen estrategikoa bultzatu eta sortzeko.
Horiek guztiak Aldalanek garatutako metodologian eta tekniketan trebatuta daude, etengabeko egokitzapen, berrikuntza eta hobekuntza prozesuarekin.
Aliantzak egiten ditugu herrialdean bertan eta nazioarteko bazkideekin, gure taldea eta irismena esponentzialki hazi ahal izateko kantitateari eta kalitateari dagokienez. Gure partnerrek Aldalanen izaera bera dute; hurbiltasuna eta lurraldearen ezagutza sakona, emaitzak sendotzeko aukera ematen duena; kalitatezko enplegua, enplegu osasuntsua eta lehiakortasun iraunkorra.