Aldalanen
ibilbidea

Aldalan 2004an sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-orientazioko eta lana bilatzeko zerbitzuak eskaintzen zituen lehen enpresa pribatu gisa.
Momentu horretatik, ez da gelditu enplegagarritasunerako eta lehiakortasunerako programak diseinatzen, garatzen eta martxan jartzen.
Hurrengo balioekin: konpromisoa, lankidetza, berrikuntza eta jasangarritasuna, ibilbide profesionala eraikitzeko oinarri bezala.
Berrikuntza eta ardura sozial DNA-rekin..
Sariak eta ziurtagiriak
EQUAL-AURRERATU saria. Enpresa aitzindaria da Bizitza-Lan kontziliazioan, Europako Gizarte Funtsaren bidez.
ENPLEGU OSASUNTSUA saria. Profesionalak gizarteari ekarpena ematen diotenak, BBK fundazioaren eta Urbegi fundazioaren bidez.
Kalitatea kudeatzeko sistemen ziurtagiria: ISO 9001, SGS-ENAC-ren bidez.
Kalitatea kudeatzeko sistemen ziurtagiria: PREMIE, Bizkaiko Foru Diputazioaren bidez.
Esperientzia, aitorpena eta kontaktu onak.
Ibilbide honetan, bereizketa, bezeroarekiko hurbiltasunean eta konpromisoan oinarritutako esentzia, lurraldearen ezagutza sakona, sortutako harremanak, orientazio eta enpleguaren espezializazioa, neurrira egindako enplegu programen garapena eta enplegu osasuntsuaren etengabeko eraikuntza, metodologia propioarekin nabarmentzen dira.
Horrek guztiak, erakunde handien nahiz txikien eta erakunde publiko zein pribatuen konfiantza eta leialtasuna ekarri digu, enplegurako programak definitzen eta abian jartzen laguntzeko.
Enplegagarritasunera bideratutako ekosistema.
EtorLan barne programa bat dugu, honako hauetara bideratua: etorkizuneko lan-merkatua aztertzea, pertsona lan-merkatuan sartzeko prozesua azkartzen duen metodologia identifikatzea, eta kalitatezko enplegu osasuntsua sortzen laguntzen duten faktoreak.
Sortu zen momentutik, aholkularitza enpresa honek enplegu eskaintzak etengabe aztertzeko eta enpresekin harremanetan jartzeko departamentua dauka. Erakundeetako langileen beharrei buruzko informazio jarraitua, egiaztatua eta hurbilekoa ematen duen batasuna da eta enplegua sortzen duten programak eraikitzeko ezagutza du.
Urte hauetan zehar hainbat adinetako pertsonei lagundu diegu enpleguari lotutako prozesuetan, profil profesional desberdinak dituztenak. Bezero partikular bezala etorri diren pertsonei lanpostu bat lortzen lagundu diegu. EEEn dauden enpresen kolektiboak profesionalki birkokatzen lagundu ditugu. Erakunde publikoekin, prestakuntza entitateekin, eskola profesionalekin eta elkarte edo fundazioekin lankidetzan, ekosistema bat sortu dugu, haien kolektiboen enplegagarritasunera bideratua.
944 069 626
rrhh@aldalan.com
Enplegagarritasunerako aholkularitza, giltza eskuan, esperientzia sendoarekin eta emaitzekin.
Programa bakoitza bakarra eta neurrira egindakoa da bezero bakoitzarentzat.

1000 programa baino gehiago aurrera eramanda

1500 erabiltzaile baino gehiagori lagunduta
