BEHARBIDE, Igorreko Udalako enplegu-programa, 3R Tokiko Enplegu Programa jarriko du abian, udalerrian langabezian dauden pertsonei zuzendutako ekimena, lan-merkatuan sartzeko aukerak hobetzea helburu duena.

Programak enplegua sustatzeko hainbat jarduera eskainiko ditu, besteak beste, lan-orientazioa, lan-birkokatzea eta lan-aktibazioa, baita gaitasun digitalak eskuratzeko prestakuntza ere. Horrez gain, parte-hartzaileek lan-eskaintzak ezagutzeko eta enpresekin topaketetan parte hartzeko aukera izango dute, lan-aukera berriak ezagutzeko.

Ekimenak 10 plaza izango ditu eta jarduerak Igorreko Kultur Etxean egingo dira.

Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duten pertsonek BEHARBIDErekin jar daitezke harremanetan, beharbide@aldalan.com helbide elektronikoaren bidez edo 946 026 209 telefono-zenbakira deituta.

3R Tokiko Enplegu Programa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak % 100ean finantzatzen du.