Deustuko Unibertsitateko Paraninfoak, Bilbon, «Enpleguan Europako Aurreikuspen Politikak» jardunaldia hartuko du datorren 2026ko irailaren 16an. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu du.

Topaketaren helburua gaur egungo enplegu-politiken erronka nagusiak Europako ikuspegitik aztertzea izango da, eta arreta berezia eskainiko zaie lan-merkatuaren adimenari, prospektibari eta Europako eragile eta lurraldeen arteko lankidetzari.

Jardunaldian zehar, lan-merkatua eraldatzen ari diren aldaketei aurrea hartzeko hainbat esperientzia, ekimen eta jardunbide egoki ezagutuko dira. Era berean, ikuspegi eta planteamendu desberdinak partekatzeko aukera izango da, enplegu-politikak gizartearen eta ekonomiaren behar berrietara hobeto egokitzeko.

Topaketa enpleguaren esparruarekin lotutako profesional eta eragileen arteko hausnarketa eta esperientzia trukerako gune izango da. Helburua joerak identifikatzeko, etorkizuneko eszenatokiak aurreikusteko eta lan-merkatuaren eraldaketei erantzuteko estrategietan aurrera egitea izango da.

Jardunaldia 2026ko irailaren 16an, 9:30etik 15:30era, egingo da, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, Bilboko Unibertsitateen etorbideko 24. zenbakian.

Interesa duten pertsonek Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako prestatutako formularioaren bidez eman dezakete izena.

Data: 2026ko irailaren 16a
Ordutegia: 9:30etatik 15:30etara
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa, Unibertsitateen etorbidea, 24, Bilbo

Izen-ematea: Ekitaldiak – Bizkaia.eus