Datorren azaroaren 6an, 10:00etatik 14:00etara, Arratiako 4. Enplegu Azoka ospatuko da Arteako frontoian. ERROTA – Arratiako Garapenerako erakundeak bultzatutako ekimen honen helburua eskualdeko lan-aukerak lana bilatzen ari diren edo beren lan-egoera hobetu nahi duten pertsonengana hurbiltzea da.
Azoka eskualdeko enpresen eta lan-aukera berriak ezagutu nahi dituzten pertsonen arteko topagunea izango da. Bertan, inguruko enpresekin harreman zuzena izateko, haien kontratazio-beharrak ezagutzeko eta enpleguarekin lotutako informazioa eta baliabideak eskuratzeko aukera izango da.
ALDALAN ere laugarren edizio honetan izango da, BEHARBIDE, Igorreko Udalaren enplegu-programaren, zerbitzuei buruzko informazioa eskainiz. Programa honen bidez, lan-orientazioa, aholkularitza, lan-eskaintzei buruzko informazioa eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen dira, pertsonei lana bilatzeko prozesuan eta lanbide-garapenean laguntzeko.
Arratiako 4. Enplegu Azoka aukera bikaina izango da eskualdeko enpresa-sarea gertutik ezagutzeko, lan-aukera berriak aztertzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko eskura dauden baliabideen berri izateko.
Animatu parte hartzera eta ez ahaztu curriculuma ekartzea!