Emakumena emakume ekintzailetzako proiektu berritzailea da, Leioako emakume ekintzaileak eta barne-ekintzaileak hartzen dituena, haien garapen profesionalerako eta bizi diren ingurunerako. Ekintzailetza irekia, ekiteko moduen aniztasunari leku egiten diona. Leioa Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo sailaren ekimena da; proiektuak, negozio ideiak edo ekiteko aukerak ezagutzeko interesa duten emakumeentzat.

FASEAK

EZAGUTU

Helburua: elkar ezagutzea eta gure inguruneak gaur egun eta etorkizunean dituen aukerak ezagutzea, aukera guztiekin ekiteko.

Edukia:

  • Nire trebetasunak, gaitasunak, asmamenak eta ideiak.
  • Gizarte eta enpresa erronkak, egungo eta etorkizuneko merkatu beharrak.
  • Erakundeak, enpresak, profesionalak eta beste emakume ekintzaile batzuk.

Iraupena: 20 ordu taldeka / ordu 1 banaka.

ERAIKI

Helburua: negozio plan bat garatzea asmoekin (pertsonalak eta profesionalak eta inpaktuak), aurkikuntza fasearekin kohesioan.

Edukia:

  • Ekintzailetza. Ekintzailetzaren faseak eta eredu berriak.
  • Ekintzailetza jasangarria. Negozio plana, irismena eta helburuak.
  • Ekintzailetza emakumearen ikuspegitik. Emakumea & Inpaktu konpetentziak.

Iraupena: 60 ordu taldean / ordu 1 azpitaldean / ordu 1 bakarka.

BIHURTU

Helburua: proiektuari balioa ematea, garapen jasangarriari lotutako helburuak integratuz, eta Leioako emakumeen erreferenteak kokatzea ekintzailetzan.
Edukia:

  • Esperimentazioa eta esplorazioa; prototipoak egitea, ekosistemarekin kontrastatzea eta ebaluazioa.
  • Trantsizio hirukoitzaren integrazioa: ekologikoa, soziala eta digitala.
  • Komunikazioa eta erreferentzien sorrera ekintzailetzan eta emakumearen arloan.

Iraupena: 20 ordu taldean / ordu 1 azpitaldean / ordu 1 bakarka.

IBILBIDEA ARIMAREKIN ETA JARDUNALDI FINALA

Gure proiektua Leioako ingurura konektatzeko eta elkarrekin egindako bidea ezagutarazteko!

Parte hartzeko Behargintzarekin harremanetan jarri: 944 004 195 telefonora deituz edo behargintza@leioa.eus helbidera email bat idatziz.