Generalanek belaunaldi-errelebo onak eraikitzeko esparrua jarri du, enplegu on horien bitartez.

Ganberaren proiektu pilotu bat, Aldalanen lankidetzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak %100ean finantzatuta, 2024ko azken hiruhilekotik 2025eko lehen hiruhilekora bitartean garatua.

Programa hau Bizkaiko hainbat sektoretako eta tamainatako enpresekin lankidetzan aritu da, belaunaldi-errelebo onak egiteko eta kalitatezko enpleguak eraikitzeko tresnak eta plangintza izatea ahalbidetuko duen metodologia-esparru bat sortzeko.

Programa pilotu honen bidean, aurkikuntza ugari izan ditugu; talentuaren sorrera eta fidelizazioa, barne-eraldaketak eta lanpostuak marrazteko modu berriak, enpresentzat, pertsonentzat eta ingurunearentzat inpaktuak dituzten misioen bidez.

Atzo amaitu da proiektua azken jardunaldi batekin; enpresa eta pertsona partaide guztien arteko topagune batekin eta kohesioan hausnartzeko eta aurrera egiten jarraitzeko geldialdi batekin.

«Bidea geratzen da» esan dute partaideek eta enpresek, «baina badugu ibilbidea, eta lehen urratsak ematen hasi gara, emaitza kuantitatibo eta kualitatiboekin».

Eta erreleboko argazka; ateratzen eta sartzen diren pertsonak, biak oso zainduak prozesu osoan.

Susana González Rómulo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Enplegu Zuzendaria, Carmen Rojo Amantegui, BilbokoGanberako Formakuntza Zuzendaria, eta Nadia Maestro Pericacho, Aldalaneko zuzendaria, izan dira saio honi hasiera eman diotenak. Saio horretan belaunaldien arteko erreleboaren palanka azpimarratu da kalitatezko enpleguen eragile gisa, eta Generalan metodologia aurkeztu da.

Mahaian parte hartu dutenak David Larrinaga (AZTI), Nerea Sainz (Hierros Abra S.L.), María Codesal Villota (VIUDA DE SAINZ), Eduardo Gallo Urquijo eta Ana Aurtenetxe Urigüen (Aurman Open Agency), María Seisdedos (Cafés Baque) eta Nieves Albarrán (GRUPO MOA DESARROLLO Y SERVICIOS SL) izan dira. Gainera, Joseba Del Castillo Aira eta Sergio Garbayo Gil gehitu dira, Aurman Open Agencyn eta GRUPO MOA DESARROLLO Y SERVICIOS SLn sartu berriak, hurrenez hurren. Nadia Maestro Pericachok eta Leire Fernández Lópezek moderatu dituzte mahai-inguruak.

Sidenor Aceros Especiales eta MOTOS TALAMILLO enpresek ere parte hartu dute programan, baina ezin izan dira saioan egon.