Crash! ekimenak ikasleei lagundu nahi die etorkizun akademiko eta profesionala eraginkortasunez erabakitzen. Horregatik, ikasleen prestakuntza-beharrei erantzun egokia eman diezaieketen erakundeak eta zerbitzu-enpresak eta inguruko ikastetxeak ikusarazi nahi ditu, ikasleek lan-merkatuan sartzeko prestakuntza-ibilbidea erabakitzeko behar duten informazioa izan dezaten.

Azoka abenduaren  19 eta 20an izango da: Informazio guneak, irestakuntza lantegiak, banakako erantzunak zalantza zehatzei…

Crash! ek stand gune bat izango du abenduaren 19an, asteartea, 9: 30etik 14: 30era eta 16: 30etik 19: 30era, eta abenduaren 20an, asteazkena. 9: 30etik 14: 30era. Stand gunea libreki bisitatu ahal izango da eta Pando Aisian egongo da.

Crash! en parte hartzea doakoa da eta parte hartu nahi dutenek www.gazteportu.com helbidean dagoen izena emateko inprimakia bete beharko dute QRren bidez.