Joan den astean, ASLEk antolatutako eta abian jarritako Lanberri programaren erronkak aurkezteko jardunaldia egin zen, Aldalanen lankidetzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Kohesio sozial eta Berdintasun Sailak %100 finantzatua.

Proiektu horretan, prestakuntza eta esperientzia desberdineko 14 pertsona esparru digitalean espezializatzen ari dira, eta zeharka, lan-munduan sartzen eta birkokatzeko laguntza aktiboa eta pertsonalizatua jasotzen.

Azken etapa honetan, urtarriletik otsailera, sektoreko profesional, enpresa eta entitateek lagundutako erronka eta proiektuen ebazpenean jasotako eta jasotzeke dagoen prestakuntza aplikatuko dute: Iñaki Arenas Eñutt Agencykoa, Vito Errekaldeko merkatarien Elkartetik, Iñaki Lázaro InfoLagun-ekoa, Francisco de Borja Balparda de Marco Data Value Management-ekoa.

Ekimen horri esker, beste behin ere, gaitasunak aktibatu, lankidetzak batu eta kalitatezko enplegu merkatuan sartzeko aukerak sortzen ari dira.