Aurten ere,  UPV/EHUren 3RGaztea programari, smart job enplegu bilaketa 4.0 gehitu diogu.

ChatGPT eta adimen artifizialaren iraultza guztia programako parte hartzaileei zuzendutako tailerren diseinuan eta abiaraztean integratu da, haien gaitasunen posizionamendua arintzeko, profesionalizatzeko eta kalitatezko enplegua bilatzeko.

Adimen emozionalaren eskutik, xede diren enpresak hautatzeko, enpresen beharretara egokitutako gaitasunen eta talentuen mapa bat diseinatzeko eta haien pasioen arabera hurbileko helmugak definitzeko.

Teknologiak enplegua bilatzeko duen rolari, CV 4.0-ri eta Storytelling birtualari esker, tresna, baliabide eta estrategia bizkorrak lortu dira. Are gehiago, ikasleei haien buruaren eta lan ingurunearen ikuspegi integrala izateko aukera eman zaie, baita enplegua bilatzeko ikuspegi berritzaile eta sortzailea izateko aukera ere.