Hilabete honetan, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak, Lanbiderekin lankidetzan, sustatu eta finantzatutako 3R Enpresa programa aurkezteko jardunaldiak egin dira. BASQUE FOOD CLUSTERek garatu du programa hori, Aldalanen laguntzarekin.
Aurkezpen jardunaldiak Aldalanen egingo dira – Edificio Plaza Ugasko Bidea 1, Bajo, Deusto (Bilbao) – egun eta ordu desberdinetan:
- Ekainaren 19an, 16:00etan
- Ekainaren 26an, 11:00etan
- Ekainaren 26an, 12:00etan
Jardunaldiaren edukia:
- 3R programaren zerbitzuen aurkezpena:
• Lanbide-birorientazioa
• Lan-eskaintzak (oinarrizko lanpostuak, teknikariak, gerentziak)
• Bitartekotza enpresekin eta enplegu-eragileekin
• Tailerrak eta merkatuari egokitutako prestakuntza
• Jarraipen pertsonalizatua - Izen-emateak formalizatzea edo berritzea
- Curriculumaren bilketa
Langabezian dauden, Bizkaian erroldatuta dauden eta elikaduraren sektorean lan egin nahi duten pertsonen artean enplegua eta elikaduraren sektorean birkokatzea sustatzeko ekimena da.
Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: empleoalimentacion@aldalan.com edo talento@basquefoodcluster.com, eta adierazi gaian: 3R jardunaldirako izen-ematea
- Izena emateko e-postan ez ahaztu zure harremanetarako datuak adierazteaz: izena, abizenak eta telefonoa eta zein egun eta ordutan joan nahi duzun jardunaldira.