Pertsonalde elkarteak, Aldalan eta 42 Urdulizekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren % 100eko finantziazioarekin, Harreralan programa martxan jarri du, eta aurkezpen-jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Zer da Harreralan?
Bizkaian erroldatutako pertsona migratuei zuzendutako doako programa da, teknologia-arloan prestakuntza eta enplegu-aukerak eskuratzen laguntzeko.
AURKEZPEN-JARDUNALDIA eta AURREINSKRIPZIOEN IREKIERA
- Ekainak 11, asteazkena
- 09:30etik 11:30era
- Lekua: Campus 42 Urduliz
TORRE URDULIZ, Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia
Jardunaldiaren edukia:
- Harreralanen aurkezpena: programazioko prestakuntza, laguntza juridiko-administratiboa, soziala eta enpleguaren sustapena Bizkaiko sektoreko enpresetan.
- 42 Urdulizen metodologia berritzailea esperimentatzeko dinamika parte-hartzailea.
- Programan izena emateko epearen irekiera
Jardunaldian izena emateko
Zure bertaratzea baieztatu: jessica@pertsonalde.org edo 623 067 763
Jardunaldi hau pertsona migratuekin lan egiten duten erakundeei eta arlo teknologikoan prestakuntza jaso eta lan-aukerak hobetu nahi dituzten pertsona migratuei zuzenduta dago.