Aldalanek BBK Kunan ospatutako BBK Bootcamps-en IV. Talent Day jardunaldian parte hartu du. Topaketak enpresa erreferenteak eta Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala eta Marketin Digitala arloetan prestatutako profesionalak bildu ditu.

Jardunaldiak 100 parte-hartzaile baino gehiago, 15 enpresa eta Talent Corner gunea izan zituen. Guztira, 84 speed interview egin ziren eta hiru ordu baino gehiagoko networking profesionala garatu zen, Bizkaiko talentu digital berria eta enpresa-sarea harremanetan jartzeko aukera eskainiz.

Topaketan zehar, Aldalanek bere erakundea aurkezteko aukera izan zuen, baita profil teknologiko eta digitalen bilaketa eta hautaketa nola lantzen ditugun azaltzekoa ere. Era berean, etengabe aldatzen ari den lan-merkatua erakundeei planteatzen dizkien erronkak partekatu genituen.

Horrelako ekimenak oso aberasgarriak dira guretzat, eta etorkizunean erakunde gisa hazten eta garatzen jarraitzeko behar izango ditugun profil profesionalei buruz hausnartzera bultzatzen gaituzte. Eraldaketa teknologikoa lan egiteko modua aldatzen ari da, eta baita enpresek balioa sortzen jarraitzeko behar dituzten gaitasunak ere.

Agian iritsi da teknologian oinarritutako profil berriak gure erakundean txertatzeko unea, Aldalanen bereizgarri den giza ikuspegia galdu gabe. Horri esker, hazten, berritzen eta enpleguaren arloan garatzen ditugun proiektu guztietan balio handiagoa eskaintzen jarraitu ahal izango dugu.

Talentuak atea jotzen duenean, prestakuntzaz, motibazioz eta proiektu sendo batez lagunduta badator, atea irekitzea eta haren potentzial guztia ezagutzea merezi du .

Aldalanetik eskerrak eman nahi ditugu Talent Day jardunaldiaren laugarren edizio honetan parte hartzeko aukera izateagatik. Enpresak eta etorkizuneko enplegua eta berrikuntza teknologikoa gidatuko dituzten profesionalak elkartzen dituen erreferentziazko topagune bihurtzen ari den ekimena da.