Aldalaneko Divanetan parte hartu duten gazteek berriz ere gurekin partekatu dituzten balioak islatzen dituen esperientzia batean hartu dute parte: konpromisoa, hazkundea, laguntasuna eta garapenerako gaitasuna.
Denbora honetan, haien ibilbide profesionalean aurrera egiten, prestatzen eta beren proiektu pertsonalak garatzen jarraitzeaz gain, Aldalanen izena eraman dute haien kamisetetan, Mungiako futbol txapelketan, Sapillu Pillu taldean.
Aldalanetik oso eskertuta gaude talde hau babesteagatik. Lagun talde batek osatu, eta egunez egun hazten jarraitzen dute, maila pertsonalean, eta kirol arloan. Emaitzetatik harago, txapelketan izan duten parte-hartzeak agerian utzi ditu hurrengo balioak: talde-lana, batasuna eta elkarrekin aurrera egiteko ilusioa.
Taldea honako hauek osatu dute:
- Izaro Barbarias
- Aritz Goikolea
- Ander Labilla
- Andoni Palomares
- Eneko Ruiz
- Iker Gómez
- Gorka Labilla
- Aner Quintela
- Jon Vaquero
- Mikel Rivero
- Aimar Larrea
- Jon Sangiao
- Josu Varas
Aldalanetik zoriondu nahi zaituztegu txapelketan erakutsitako esfortzuagatik, jarreragatik eta konpromisoagatik, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure balioak eta gure izena partida bakoitzean ordezkatzeagatik.
Zorionak, talde!