RelevA+45 senior emakumezkoen talentua Bizkaiko belaunaldi-erreleborako aukerekin lotzen du
Cámarabilbaok, Aldalanen lankidetzarekin, RelevA+45 programa jarri du abian. Bizkaiko 45 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago ekimena, lan-merkatura itzuli, ibilbide profesionala berriz definitu edo enplegu-aukera berriak aztertu nahi dituztenei, hain zuzen ere. Programaren helburua emakume seniorren esperientzia eta gaitasun profesionalak Bizkaiko enpresen beharretara hurbiltzea da, erretiroen eta belaunaldi-erreleboaren ondorioz bete behar dituzten lanpostuei erantzuteko. Aukera profesional