Bizkaiko enpresek, belaunaldi-erreleboa jada martxan dutenek edo datozen hilabeteetan abiatuko dutenek, aukera izango dute laguntza-programa berrietan parte hartzeko. Ekimen hau Bilbokoganberak bultzatu du, Aldalanen lankidetzarekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte-Kohesio eta Berdintasun Sailak %100ean finantzatu du.

Otsailaren 11n, 09:00etatik 11:00etara, Bilboko Ganberaren egoitzan aurkeztuko dira Bizkaiko enpresetan belaunaldi-errelebo prozesuak errazteko bi programa berritzaile: Generalan eta Relevo Abierto.

Jardunaldian, parte-hartzaileek bi programen xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute. Helburua da errelebo prozesuak modu antolatu eta jasangarrian egitea, talentuaren jarraipena bermatuz, enplegu kalitatearen eta lehiakortasunaren alde eginez, eta belaunaldien arteko harremanak sendotuz.

  • Generalan: laguntza integraleko eredua, enpresetan belaunaldi-erreleboak modu egokian planifikatu eta kudeatzeko.

  • Relevo Abierto: 24 orduz erabilgarri dagoen plataforma digitala, baliabide praktikoak eta metodologia berritzaileak eskaintzen dituena, talentuaren trantsizio arin eta sozialagoa sustatzeko.

Saioan, enpresek beren iritziak eta proposamenak partekatzeko aukera izango dute, programak Bizkaiko enpresa-ehunaren benetako beharretara egokitzeko helburuarekin.

Izena emateko Bilboko Ganberaren webgunean:
https://www.camarabilbao.com/event/presentacion-programas-innovadores-relevo-generacional-bizkaia/