Martxoaren 26an Bilbon lan-gosari bat egingo da STAR Girls Europako proiektuaren esparruan. Energia berriztagarrien sektorea gazteei hurbiltzeko eta etorkizun handiko arlo honetan haien prestakuntza eta garapen profesionala sustatzeko helburuz sortutako ekimena izango dena.

STAR Girls proiektua Europa mailan garatzen da bost herrialderen parte-hartzearekin, eta tokian tokiko eremuan Politeknika Txorierri-k eta Aldalan-ek bultzatzen dute. Bere helburua trantsizio energetikorako estrategikoa den sektore batean emakumeen presentzia handitzea da: erreferenteak, prestakuntza-aukerak eta enpresa-sarearekin loturak sustatuz.

Topaketak enplegu, prestakuntza eta garapeneko erakundeak, energia berriztagarrien sektoreko enpresak eta energiaren eta jasangarritasunaren arloko emakume profesional erreferenteak bilduko ditu. Jarldunaldiaren xedea, inplikatutako eragile guztien artean elkarrizketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea da.

Saioan zehar STAR Girls proiektua aurkeztuko da eta dinamika parte-hartzaile bat egingo da, non energia berriztagarrien sektorean gazte gehiago sartu ahal izateko, lagunduko dituzten erronkak eta aukerak aztertuko diren. Halaber, parte hartzen duten erakundeen eta proiektuaren artean sor daitezkeen sinergiak eta lankidetza ildo posibleak aztertuko dira.

Programaren barruan “Dream Team” mentoreen deialdiaren aurkezpena ere egingo da. Ekimen honen helburua sektoreko emakume profesionalak gehitzea da, energia berriztagarrien arloan karrera garatu nahi duten gazteei laguntza eta orientazioa eskaintzeko.

Jardunaldia amaitzeko, bertaratutako erakunde eta profesionalekin elkarrizketa laburrak egingo dira, sektorean emakumeen parte-hartzea indartzen jarraitzeko haien ikuspegia, esperientziak eta ekarpenak jasotzeko.

Jardunaldiaren programa

  • 09:45 – 10:00 | Ongi etorria eta gosaria

  • 10:00 – 10:15 | STAR Girls proiektuaren aurkezpena

  • 10:15 – 11:15 | Dinamika parte-hartzailea

  • 11:15 – 11:40 | “Dream Team” mentoreen deialdia

  • 11:40 – 12:00 | Gehitzen duten elkarrizketak

  • 12:00 | Amaiera

Topaketaren informazioa

Data: martxoaren 26a
Lekua: Aldalan, Edificio Plaza, Ugasko Bidea 1 (behea), Bilbo – Deustu