Elkarpro programaren erdira iritsiz: Bizkaiko enplegu profesionalaren aldeko lankidetza, ekosistema profesionalen dibertsitatearen balioaren bidez kalitatezko enplegu baterako sarbidea azkartzeko ibilbidea.
Elkarpro Bizkaiko enplegu profesionalaren aldeko kohesio-ekimen pilotua da, Bilbao Metropoli 30ek antolatua.
- 4 elkargoen laguntzarekin; COQIQ-Colegio Oficial de Química e Ingeniería Química del País Vasco, Burgos y La Rioja, Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos y Grados en Minas y Energía del País Vasco, Navarra, La Rioja y Soria, GHEE-CEESPV-Colegio de educadoras y educadores sociales del País Vasco, Ekonomistak-Colegio Vasco de Economistas eta Aldalan aholkularitzarekin.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak % 100ean efinantziatua.
Ekimen horretan, 100 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, eta goi mailako titulazioa duten 20 pertsonari laguntzen ari zaie haien profilari egokitutako lanpostu bat lortzen. Horretarako, 4 ekosistema profesionali ateak ireki dizkie.
- Ekonomia eta Enpresa
- Kimika, zientzia eta teknologia kimikoa
- Meatzeen eta Energiaren Ingeniaritza Teknikoa
- Giza hezkuntza
Lan-merkatuaren arlo estrategikoetako prestakuntza hibridorako bidea, profil profesionalen neurriko lan eskaintzak, enpresekiko topaketak, hori guztia lau eremu profesionaletara irekita, eta banakako hausnarketa eta bizkortze saioak.
Ibilbidearen erdian, parte hartzaileek hurrengoak izan dituzte eskura:
- 40 lan eskaintza pertsonalizatu, bakoitzaren profilera egokituak, 4 ekosistema profesionalen eremuan.
- 10 topaketa ekosistema aniztasuneko enpresekin, begirada eta aukera profesionalak ezagutzeko eta zabaltzeko.
- Zeharkako prestakuntza, parte hartuko duten enpresentzat estrategikoak diren arloetan: jasangarritasuna, tresna digitalak eta adimen artifiziala.
- Banakako laguntza profesionalak. Lan-bide bakoitzaren inguruko hausnarketa, azterketa, zabalpen eta aurrerapenerako guneak.
Programa malgua pertsonen beharretarako, hibridoa enplegu eskaeretarako eta kolaboratiboa, kalitatezko merkatu profesionalean sartzean ate gehiago irekitzeko.