Kale Dor Kayiko elkartea, KERÁS BUTÍ proiektuaren barruan, ijitoen biztanlerian enplegagarritasunean fokatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailak %100ean finantzatuta, topaketa mahai bat jartzen du martxan enpresekin, ijitoen biztanleriari eta enpleguari buruz gogoeta egiteko.
Bideratuta:
→ Enpresak, komertzioak, negozioak enpleguak eta ijitoen biztanleriak dituzten edo izango dituzten aukera profesionalen arteko zubia diseinatzean interesa dutenak.
Mahaiaren helburuak:
→ Proiektua enpresa parte hartzaileei hurbiltzea, egindako ekintza guztien berri ematea eta enplegu ibilbideetan parte hartzen ari diren pertsonen profilari buruzko informazioa ematea.
→ Enpresei entzutea, elkartetik enpresen eta ijitoen biztanleriaren arteko zubia eraikitzeko egin beharreko ekintzak identifikatzeko.
→ Bailozko eta bide berrien espazio bat aktibatzen hastea, enpresa, negozio eta komertzio eta ijitoen biztanleriaren artean.
Mahaiaren eta aurrerapenaren ezinbesteko parte bezala itxaroten zaitugu:
📅 Otsailak 21
🕛 11.30etatik 13.00etara
🗺️Bilboko Burtsaren Gizarte Etxeko Areto Nagusia
Enpresa eta entitateak izena emateko:
👉 pilar.garcia@kaledorkayiko.org
👉 Informazio gehiago: 944 069 626