Datorren urriaren 9an, ostegunean, 12:30etik 13:30era, 42 Urduliz – Fundación Telefónica egoitzan, Harreralan programa aurkeztuko da. Ekimen honen helburua da Bizkaian migratutako pertsonak sektore teknologiko eta digitalerako prestatzea, trebakuntza teknikoa eta laguntza administratibo zein lanerako orientazioa uztartuz. Horrela, parte-hartzaileen lanerako aukerak indartu nahi dira, sektore estrategiko eta etengabe hazten ari batean.

Aurkezpen-saioa sektore digital eta teknologikoko enpresei zuzenduta dago, eta bertan programaren funtzionamendua eta lankidetza-aukerak azalduko dira. Jardunaldia laburra, praktikoa eta parte-hartzailea izango da, enpresek ekimena hasieratik ezagutzeko eta etorkizuneko lan-aukeretan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Topaketaren xehetasunak

  • Tokia: 42 Urduliz – Fundación Telefónica

  • Data: Urriak 9, osteguna

  • Ordua: 12:30etik 13:30era

Parte hartu nahi duten enpresek, edo beren Giza Baliabideetako edo IT sailetako kideak bidali nahi dituztenek, empleo@aldalan.com helbidera idatz dezakete.

Harreralan programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sailak erabat finantzatzen du, eta Pertsonaldek kudeatzen du. Trebakuntza 42 Urduliz Bizkaia Fundación Telefónica erakundearen bidez eskaintzen da, eta lanerako laguntza Aldalan-en eskutik egiten da.