Gaur, martxoak 21, Lemoako I. Enplegu jardunaldia egin da: enpresen zirkuitua. Hurbileko enplegua sustatzea izan du helburu topaketak eta horretarako, Arratia Ibarreko enpresak herriko profesionalekin harremanetan jarri dira.
Ekitaldira, egunean zehar, Lemoako Udaleko 3R Enplegu lokala 2024 eta Lemoan Lan programetan parte hartu duten 39 pertsona hurbildu dira Kotxepin Kultur Etxera, eta honako enpresa hauek (parte hartzeko ordenan): Batz Group, Grupo SSI, Grupo Alliance, Cementos Lemona, Ilunion Hotels, Ormazabal eta Temps multiworks. Horrez gain, Iman Temporing eta Hotel Etxegana haien lan eskaintzak helarazi zizkiguten. Guztiei eta haien ordezkariei eskertzen diegu jardunaldi honetan eta lurraldeko enpleguaren alde egiten ditugun jarduera guztietan interesa eta laguntza izatea.
Empresa parte hartzaileek haien antolaketa, behar dituzten lanbide profilak, lan postu eskuragarriak eta curriculuma helarazteko moduak aurkeztu zituzten. Enplegua eraginkortasunez bilatzeko aholkuak ere eman zituzten.
Hauek izan dira, besteak beste, gehien eskatu diren profilak: mantentze lanerako langileak, biltegizainak, ingeniariak, muntaketa-lerroko langileak, fabrikazio mekanikoko, elektrizitateko eta elektronikako profesionalak, soldatzaileak eta profesional soziosanitarioak.
Arratsaldean, goizean hurbildu ezin izan ziren pertsonen eskura egon ginen, jardunaldian emandako informazio guztia helarazteko eta interesatzen zitzaien lanpostu hutsetan hautagaitza sendotzeko. Informazio hori Lemoan Lanetik hilero bidaltzen dugun baliabide-aldizkarian ere bidaliko zaie interesa duten guztiei.
Jardunaldi arrakastatsu horri esker, inguruko enpresen eta Lemoako bizilagunen arteko bitartekaritza lana egin ahal izan dugu, beste urrats bat emanez, enplegu lokala handitzeko.