Leioak Emakumena aurkezten du, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko programa aitzindaria udalerrian.
Ekimenak emakumeen talentua indartzea, haien garapen profesionala sustatzea eta ingurunean eragin positiboa sortzea du helburu. 2023-2027 Agintaldi Planean sartutako erronketako bat da, Leioa Gurea.
Herrian lehen aldiz martxan jarri den proiektu hau Udalak ekintzailetzaren alorrean ideia eta profil aniztasuna babesteko egindako apustu garbia da.
Programa hau emakumeei beren ideia ekintzaileak ikertu, garatu eta praktikan jartzeko espazio bat eskaintzeko diseinatuta dago.
Horretarako, jarduera hiru fase osagarritan egituratzen da:
- Deskubritzea: Parte-hartzaileek beren trebetasunak, gaitasunak eta erronka pertsonalak eta lanekoak identifikatzeko gune bat, beren proiektuen garapenaren oinarriak finkatzeko.
- Eraikitzea: Etapa honetan negozio ideiak garatuko dira ikuspegi berritzaile eta jasangarri batekin, inpaktu konpetentziak garatuz.
- Eraldatzea: Azken fase honetan, negozioideiak baliozkotu eta prototipatuko dira, jasangarritasun eta digitalizazio balioak integratuz, eta ziurtatuz garatutako proiektuak bideragarriak direla eta merkatuaren egungo eskaeretara egokituta daudela.
Ekintzaile izateko, ideia bat garatzeko edo ikuspegi profesional berriak esploratzeko interesa duten Leioako emakumeei zuzenduta dago programa.
Parte hartzeko, Behargintzarekin kontaktuan jar zaitezkete:
👉 Hurrengo zenbakiraz deituz: 944 004 195 edo mezua bidaliz: behargintza@leioa.eus.