Bizkaiko Psikologia Elkargoak, Psikologia eta honek kalera eskain dezakeena gerturatzeko asmoz, diziplina honetako hainbat arlotako hitzaldiak eta tailerrak jarri ditu martxan aurten ere Bizkaiko hainbat herritan.
Ostiral honetan, Psikologia Kalea saioan, Nadia Maestro zuzendariak, Ainara De Manuelesekin batera, Adimen Artifizial eta Emozionala duten CVak eraikitzeko tailerretako bat eman dute.
Espazio horretan, Adimen Artifiziala eta Adimen Emozionala aplikatu zaizkie bertaratutako pertsonen CVei, iragazki bikoitza pasatzeko; makina & pertsona eta lan-elkarrizketara sartu ahal izateko.
Ezin dugu ahaztu enpleguan eta lana osatzen duen guztian psikologia ere dagoela.
Aldalanetik, eta bere zuzendaritzatik, psikologiarekin, ingurunearekin, pertsonekin eta guztientzako aukera profesionalen eraikuntzarekin ekarpenak egiten eta kolaboratzen jarraitzeko modua.