Sopelan bizi bazara eta lan bila bazabiltza, hilabete honetan hasiko dira Sopela Integraren enpleguari laguntzeko programak.

Talde-saioak, curriculuma diseinatzeko edo hobetzeko, helburu profesionalak zehazteko eta lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko baliabideak aktibatzeko.

Bakarkako saioak enplegu ibilbide bat neurrira diseinatzeko eta lantzeko.

Norentzat:
Iraupen luzeko langabetuak – 1. taldea
Langabezian denbora laburra daramaten pertsonak – 2. taldea

Informazio gehiago eta izena emateko: sopela@aldalan.com edo 944069626