Bizkaiko Enplegurako Sarearen jardunaldia
Bizkaiko Enplegurako Sareak jardunaldi berri bat egin du, ebaluazioa berrikuntza sustatzeko, enplegu-programak hobetzeko eta lan-merkatuaren etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko funtsezko tresna gisa aztertuz. Ebaluazioa berrikuntzaren eta erabakiak hartzeko prozesuen eragile nagusietako bat dela abiapuntu hartuta, topaketak aukera eman du hainbat ekimenetako ebidentziak, emaitzak eta ikaskuntzak partekatzeko. Besteak beste, 3R Enpresa programa, Ekintzailetza eta Enplegu Egonkor