Eskerrik asko beste behin enplegurako sarrerara ateak ireki dizkiguzuen enpresa guztiei.

Aste hauetan zehar Sestaoko Behargintzarekin kolaboratzen ibili gara 3R Enplegu Lokalaren Programako birkokaketa fasean.

Lan munduan sartzeko eta birkokatzeko martxan jarri diren ekintzen barruan, enpresekin topaketak antolatu dira.

Topaketa hauen helburua enpresak programan parte hartu duten pertsonei, irekita dituzten enplegu eskaintzei, gaur egun gehien eskatzen dituzten profil profesinalei eta hautagintza aurkezteko modurik eraginkorrenari hurbiltzea izan da.

Esker handiak ematen dizkiogu ateak beste behin ireki dizkiguten enpresei eta erakundeei, programan sartu eta orain CVak baloratzen ari direnak.

  • EULEN Taldea, Sergio Rodrigo Tomasek, haiek dituzten negozio bideak azaldu ditu.
  • Uvesco Taldea, Jone Cano Rodríguezek, gehien eskatzen zituzten profil profesionalei buruzko informazioa ematen.
  • CLECE eta ZAINTZEN taldea, Leire Lázaro Manzanedorekin batera, sortzen dituzten lan aukerak aurkeztuz.
  • Carrefour-en eskutik Juan Miguel Mancharekin, bere erakundean lan egiteko beharrezkoak diren baldintzei buruzko zalantzak argituz.
  • FVEM – Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, José Luis Bezanilla Orallorekin batera. Fundazioaren helburuak eta metaleko enpresen kontratazio beharrak aurkeztuko dizkigu.
  • Alliance Taldea, Maite García Trujillo eta Josu Eizmendi Perezen eskutik, haien erakundeei eta gaur egungo lan aukerei buruzko informazioa emanez.
  • OBRAMAT, Rakel Martinezekin batera, gehien eskatzen duten profil profesionalei begira.
  • Gi Group, Denisse Pesantez Bonilla eta Maitane Ramos Serradarekin batera, bere jarduera sektore eta lan aukera nagusiak zehaztuz.
  • Dia Taldea, Tamara López Pajares gurekin, hautagaitza aurkezteko modu sortzaileak emanez.

Eskerrik asko zuen denboragatik, eplegu hurbilarekiko konpromisuagatik eta hainbeste aukera profesional erakusteagatik programan parte hartu duten 44 pertsonei!