Beste urte batez Talentia skills Programarekin egingo dugu lan Bizkaia Talent programak lideratuta, Talentia zerbitzuaren barruan eta Bilbao Metropoli 30-en eta Deustuko Unibertsitatearen, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin.
Programak ikasleei lagundu nahi die 4 urteko karreran, ikasten ari diren karreretan akademikoki eskuratzen ez diren gaitasunei buruzko ikuspegia eta ezagutza emanez. Hala, programak ezagutza progresiboa ematen die, norberarenean hasten dena, lankideekin jarraituz eta azkenik, ingurunearena, ezagutzeko bidean aurrera eginez. Horri guztiari esker, haien interes eta helburuetan oinarritutako bizitza eta karrera plana diseina dezakete, garatzeko tresna irudikatzen duena, errealizazio pertsonal eta profesional hobea lortuz.
Horretarako, ikasleak profesional adituen laguntza du bere plana diseinatzeko, jarduera akademikoetan eta curriculumean oinarriturik; haien karreran zehar bereganatutako trebetasun eta konpetentzien sorta propioa garatzeko, eta enpresei eta erakundeei bere talentua eskaintzen ikasteko, balioa eta ongizatea sortzeko ikuspegiarekin. Programa hurrrengoek osatzen dute: zeharkako gaitasunei buruzko talde tailerrak, kolegiei laguntzeko talde tailerrak, talde coaching saioak eta gizarte ekintzako ekimenak, enpresetara eta erakundeetara bisitak, erronkak taldeka egitea eta programa honetarako zehazki diseinatutako beste jarduera batzuk.
Aldalanek kolaboratu eta parte hartzen du talde tailerren barruan, denbora kudeatzeko tailerran, gaitasun honen garapena errazten duen balioa eta tresnak erdigunean jartzen dituena, talentuan ezinbesteko.