Duela urte batzuk, Sopelako Udalak networking ekimena jarri zuen martxan herriko enpresa eta ekintzaileen artean. Aldalanen lankidetzarekin egindako ekintza bat da, eta hilero hazten ari da kantitateari eta kalitateari dagokienez.

Metodologia oso espezifikoarekin, inguruko erakundeen eta finkatutako helburuen neurrira, dinamizazio profesionalarekin eta herriko enpresa eta pertsona ekintzaileek kafe-espazio lasai batean, sinergiak sortzen dituzte, baliabideak partekatzen dituzte eta jakintza modu arin, informal eta eskuzabalean transferitzen dute.

Hilean behin gosari bat, erronkei eta asmoei aurre egin eta aliantzak aktibatzen dituena, erronka horiei modu lehiakorrean erantzuteko eta balioa sortzeko erakundeetan eta ingurunean