Eta udan non egin dezaket lan? tailerra jarriko dugu martxan gaur GAZ BILBAOren bitartez.
Tailer horretara joateko interesa erakutsi dute gazte askok; izan ere, maiatza hilabete ona da udari begira gure lan-bilaketa planifikatzeko.
Modu dinamiko, atsegin eta emankorrean lan egingo dugu udarako lan-helburuen definizioan, helburu horiek lortzeko aktibatu behar diren baliabideetan eta garai honetarako gazte aukera guztietan; lanak, praktikak, borondatezkoak, Bizkaian, nazio mailan eta baita nazioartean ere.
Udan lan egitea laguntza ekonomikoa izan daiteke, baita ikastea, deskubritzea, harremanak areagotzea, bidaiatzea…
- Hori guztia gaur ikusiko dugu.