Urtarrilean, Aldalanek “soft skills” gaitasun tailerra martxan jarri du, berdintasun arloko proiektu berezi baten barruan, eta BIDASOA BIZIRIK erakundearen “Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako sustapena” izeneko 3. mailako CP-ren osagarri.

24 orduz, parte hartzaileek haien etorkizuneko lanpostuei lotutako gaitasunak aktibatu eta garatu ahal izan dituzte:

  • Talde lana eta lankidetza
  • Erabakiak hartzea eta helburuetarako ikuspegia
  • Komunikazioa eta sormena
  • Erresilientzia eta iraunkortasuna

Balio aukerak eta helburu profesionalak taldeko sei saio horien oinarrian egon dira. Aldalanen landutako metologia erabiliko da gaitasun edo jokabide prozeduretan entrenatzeko, ikasgelan ikasitakoa egunerokotasunera transferitzeko aukera ematen duena.