Enplegu eta Kohesio Gosaria: Lemoa, Igorre eta Arratia Harana
Aste honetan Enplegu eta Kohesio Gosaria egin da, Aldalanek sustatutako topagune bat, Igorreko eta Lemoako udalek bultzatutako Beharbide eta LemoanLan enplegu-proiektuen esparruan. Saioan lurraldeko hainbat eragile giltzarri bildu dira, enpleguaren, prestakuntzaren, gazteriaren, laneratze-prozesuen eta enpresa-sarearen arloetan jarduten dutenak. Parte-hartzaileen artean Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia, Electro Ilunbe S.A., Gaztedi Arratia, Tresnak Suministros Industriales S.L., Aldatu S.L.U.,